Euskaldunak Montpellierren
Dantza eta kantu ikastaroak be antolatu dabez udagoien honetarako. Daborduko Montpellierren badago euskaldun jatorriko jentea eta bertako jenteak osotutako koru bat, irailaren bostean bertan antolatu eben Euskal Jaiean parte hartu ebana. Koruaz gan, antzerki taldea osotzeko asmoa be badauka Eskualdunak alkarteak.
Baina danetan oihartzun gehien izan dauan proiektuak izen propioa dauka: http://www.eskualdunak.com Guztiok dakigu zertaz berbetan gabilzan, izan be, ‘www’ eta ‘.com’ horreek argi eta garbi erakusten deuskue web gune baten aurrean gagozala. Frantsesez dago, baina euskaldun jatorria daukala igarteko ez da denpora askorik behar. Sartu eta ikusiko dozue Genikako kirol bereziena noraino ailegau leiteken.
Atxapunte
Frantzian, Montpellierren hain zuzen be, bizi diran euskaldunek pozik egoteko arrazoiak daukiez. Orain urte bete eskas sortu zan Eskualdunak alkartea eta bertan bizi diran hogetamar bat euskaldunei erantzuna emon guran ekitaldi kultural ugari antolatu dabez datozan hilabeteotarako.
Alkartearen helburu nagusienetako bat euskera klaseak emotea zan, eta urritik aurrera helburu hori bete egingo da, izan be, Chistian Baylon-en eskutik, euskerea ikasteko aukerea eukiko dabe, alkarteko bazkide izan zein ez.