Euskaldunok munduan  III. urtea // 76. zenbakia

Markeliñe Antzerki Taldeak ‘DSO’ aurkeztu dau Hego Korean


Markeliñe antzerki taldea oso ezaguna da kaleko antzerkiari jagokonean. Antzeztu dauan azken obreagaz, ‘DSO’, sari ugari irabazi dau eta munduko hainbat lekutako kaleetan ikusi ahal izan dau jenteak euren antzezlana. Orain bi urte, Leioako Antzerki Azokan, Markeliñek euskal antzezlan onenaren saria jaso eban ‘DSO’ obreagaz. Tarregako (Lleida) Fira Antzerki Azokako lehehengo saria be lortu dabe, eta Valladoliden be eurak izan dira nagusi.

Gogor egin behar izan dabe lan Markeliñe Antzerki Taldekoek sari honeek guztiak jaso ahal izateko, eta 120 ikuskizun eskaini dabez ‘DSO’ obreagaz. Hego Koreatik bueltan, Espainian hainbat uri eta herritara joango dira. Gero, Kolonbiara arteko bidaia egingo dau taldeak, Manizales-ko Jaialdiari amaierea emoteko. Hau urriaren 2an eta 3an izango da, eta bertan emongo dabez amaitutzat ‘DSO’ ikuskizunaren emonaldiak. Ordura arte, baina, egiteko ugari daukaz aurretik Markeliñe Antzerki Taldeak, euskal antzerkigintzea munduan zehar zabaltzeko.

DSO

DSO Markeliñe taldearen sorkuntza lana da, berbarik bakoa eta bertan gauak eta desioak bat egiten dabe.

Bertan behera itxitako kristalezko zapata da antzerki fabula harrigarri honen jatorria. Bertan, desioak dituan ikuspegi guztiak ironiaz eta umorez erakusten dira.

DSO lanean desioaren ikuspegi guztiak azaltzen jakuz. Personaiak, elementu mobikorrak, irudiak, ikuskizunean gora eta behera ari dira, ipuin garaikidearen fantasiazko estela itxita.

Atxapunte

‘Gwacheon Hanmadang Festival’. Ia ahoskatu be ezin dogu egin jaialdiaren izena, eta idazteko birritan begiratu behar deutsagu letra bakotxari, ondo idazten gagozan jakiteko. Arazoak arazo, kontua da Markeliñe Antzerki Taldeak jaialdi horretan parte hartu dauala.

Hego Korean ospatu da ‘Gwacheon Hanmadang Festival’ izenekoa eta bertan Markeliñe antzerki taldea egon da. Bertan, ‘DSO’ obrea eskaini dau, hiru bider ganera.