Euskaldunok munduan  III. urtea // 68. zenbakia

www.vascosmexico.com


Gune barriak atal ugari ditu, tartean barriak, inkestak, futbola eta 2.900 argazki baino gehiagoz osotutako artxiboa. Atalotan nabegetako, baina, derrigorrezkoa da izena emotea. Dobanekoa dala azpimarratu behar da, eta behin izena emonda, web gune danetik nabegau ahal izango dogu.

Jaione Arrietaz gan, Miren Agirre, Mexikoko Euskal Elkarteko presidenteordeak gogor bultzatu dau ekimen honen sorrerea, eta eurekaz batera, baita aurtengo urtarrilean aukeratutako zuzendaritza taldeak be. Behar egiteko gogoa ez jake falta, eta emoitzak ikusteko helbidera jotea baino ez dozue.

Atxapunte

Gero eta ekintza gehiago egiten dira euskal diasporako gizartea Euskal Herritik hurrago sentidu daiten. Holan ba, Jaione Arrietaren eskutik, http://www.vascosmexico.com ekimen barria aurkeztu dabe egunotan. Proiektua preparetan luzaroan beharrean ibili ostean, Interneten Mexiko eta Euskal Herria batuko dituan gunea topau geinke sarean, Atlantikoa baino harago dagoan lurraldeko euskaldunak eta bertokoak lotzeko asmoz sortutako gunea.

Jaione Arrieta Galarraga da ekimenaren bultzatzaile nagusia, eta bere esanetan, atari honen helburua Mexikon Euskal Herriaren inguruan dagozan ekitaldi eta barri danak bertan jasotea da. Helburu nagusia euskaldun-mexikarrak eta bertoko euskaldunak lotzea da. Horretarako, Arrietak gunea dinamikoa izango dala argitu dau, aktiboa, izan be, zenbat eta aldaketa eta gauza barri gehiago sartu, orduan eta internauta gehiago erakarten dabe web guneek.