Euskaldunok munduan  III. urtea // 74. zenbakia

Euskal PEN Kluba ofizialtasuna lortu guran Norvegian


PEN Klubaren historia laburra

Poeta, gidoigile, editore, nobelagile, saiogile eta editoreak batzeko asmoagaz sortu eban 1921. urtean C.A. Dawson Scottek Londresen lehenengo PEN kluba. Mundu mailan garrantzia hartu eban handik lasterrera, eta John Gasworthy presidente zala, idazleen arteko lankidetzea eta hartu-emonak bultzatzeari ekin eutsien, beti be adierazpen askatasunaren alde.

Euskal PEN Kluba igazko apirilean sortu eben Donostian, 28 euskal sortzailek, Francoren sasoian ahalegin ugari egin baziran be, tartean Jokin Zaitegi eta Jon Mirande egozala. Ordutik hona jente asko batu jako taldeari eta klubeko partaide dira idazle, kantagile, gidoigile eta kazetari ezagun ugari.

Gaur egun 130 PEN klub inguru dagoz munduko 98 herrialdetan, eta danen artean 14.000 bazkide inguru batzen dabez.

Bizkaie!

Nazinoarteko PEN Klubaren 70. Mundu batzarra egiten ari dira Norvegiako Tromso urian irailaren 5ean hasi eta 13ra bitartean. Laura Mintegi eta Joxemari Iturralde, Euskal PEN Klubeko presidente eta presidenteordea be bertan egongo dira, bertoko ordezkari legez. Euren helburua batzarrean Euskal PEN Klubaren onarpen ofiziala eskuratzea da, horretarako aurretik gogor egin dabe lan eta.

Euskal PEN Klubaren aurkezpena idazle katalanen eta inglesen PEN kluben eskutik egingo da batzarrean, eta Galiziako, Espainiako eta Iberoamerikako Federazinoko PEN klubek be babesa emon deutse ofizialtasuna lortzeko asmoari.