Euskal Jaia Suitzan
2005-04-08 00:00 Euskaldunak munduan
Euskal Herriko berezitasun eta adierazpen artistiko eta kulturalak erakutsi dabez: musikea, jantzea, kirola, gastronomia, herri kirolak, umeen jolasak, berbaldiak, zinemea…Orain arte, ‘Neguko Jauntxoa’ personaia erreten eben neguaren amaierea ospatzeko egiten eben jaian, baina aurten, Euskal Jaia be egin dabela kontuan hartuta, personaia nagusia ‘Sorgina’ izan da.
Euskal Jai honetan bertoko talde bi be izan dira giroa animetan: Selektah Kolektiboa eta Neubat.
Selektah Kolektibokoek euren Sound System estiloa eroan dabe. Neubat taldekoek, euren aldetik, Topper Harley kanteagaz egindako bideoklipa erakutsi ...
‘Danok daukagu hobetzeko gaitasuna eta beharra’
2005-04-01 00:00 Euskaldunak munduan
Zer dala-eta joan zinan Mozambikera? Zergatik hartu zenduan erabagia?
Aurretik banekian Mozambiken proiektu interesgarria egoala, gustetan jatana. Proiektuaren zuzendariagaz berba egin neban eta aukerea emon eustan.
Non egon zinan Mozambiken?
Herri txiki batean, iparraldean, Marrupa izena daukana, Niassa probintzian. Hego Euskal Herriak besteko azalerea dauka baina berrogei mila persona baino ez dira bizi. Egon nintzan herrian ez egoan argirik, noizean behin baino ez: egun batzutan eta ordu batzutan. Telebista barik. Irratia baegoan baina txarto entzuten zan. Egunkaririk be ez egoan ...
Filipinetan eta Xangain pelotalekua zabaldu guran
2005-03-25 00:00 Euskaldunak munduan
Xangaiko pelotalekua
Txinako Xangai urian be pelotalekua zabaldu gura dabe euskal enpresek, baina oraingoz ekimena atzeratu egin dabe, han legez kanpokoa dalako apustuak egitea.
Halan da be, ekimena bultzatuko dabela dino Aitor Totorikak, aukera ugari dagozalako frontoia eregiteko.
Xangain Jai Alai pelotalekua izan eben Mao Zedong agintera heldu arte. Manilan be, 1940 eta 1986 urteen bitartean, Jai Alai pilotalekua euken baina 1986an, Ferdinand Marcosen diktadurea behera etorri zanean, zarratu egin eben.
Bizkaie!
Argentinako Euskal Fronte Nazionalearen sortzaileetako bat hil da
2005-03-25 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Txileko arrainen artean errege dogu Xabier Zabala sukaldaria
2005-03-18 00:00 Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza
Iratxe Etxebarria: 'gogoa neukan hango kulturea eta herria ezagutzeko'
2005-03-04 00:00 Euskaldunak munduan
Lan egin zenduan?
Nik lan egin gura neban. Ikasle asko dagoz eta tabernatan egiten dabe lan. Ingelesez ondo egiten ez badozu, gatxa da lana topetea. Eta pentsau neban: ni hemen nago ingelesa ikasten eta akaso baten batek gura izango dau euskerea ikasi, edo gaztelania. Unibersidadean kartelak imini nebazan gaztelaniazko eta euskerazko klaseak emoteko. Katalan batek deitu eustan, eta gero irlandar batek, gaztelania ikastera Donostiara joandakoa, eta han jakin eban beste hizkuntza bat be baegoala, eta euskerea ikasten hasi zan, nik ...
Ibarreta esploratzailearen ganeko liburua
2005-02-25 00:00 Euskaldunak munduan
Latinoamerikako herrialde batzutan ibili ostean, Bolivian hil zan, eta urte asko pasau behar izan ziran haren gorpua non egoan jakiteko eta azkenean, asturiar batek topau eban hilobia. Gaur egun, beraren izena daroan kurutzea dauka hilobian.
Munduko bazter ostenduek eskaintzen daben ikusgarritasun bereziak atrapau egin eban Ibarreta, eta inoz inor egon ez zan lekuetara heltzeko asmoz ibili zan etxetik urrun. Gaur egun, ez da ia holako jenterik geratzen, eta horregaitik gura izan dau Jose Antonio Diez kazetariak Ibarretaren istorioa jaso.
Bizkaie!
AEBetako euskaldunak Bilbon, Adriá Juliá katalanaren eskutik
2005-02-18 00:00 Euskaldunak munduan
Juliák interesa izan eban jatetxea sortu eben personengan eta ildo horri jarraituta egitasmo zabalean sartu zan buru-belarri. Adriák ahalegin berezia egin dau erakustearen bitartez identidade biak eta AEBetako kulturearen eta gordeta daukien euskal kulturearen arteko buztarketea islatzeko. Mundua mundu danetik, eta personak erbestera joaten hasi ziranetik sortutako egoerea da. Joseba Sarrionaindiaren "Lagun izoztua" liburuak be ederto azaltzen eban dilemea, kontraesanak, herri bi buztartzeko saiakerea eta jaioterritik urrun bizitzeko eta bizitza antolatzeko norberaren baitan egin behar dan ahalegin handia. Bihotza herri ...
San Sebastian Eguna ospatu dabe Argentinan
2005-02-11 00:00 Euskaldunak munduan
Kontuak kontu, bazkaririk bako euskal jaia ez dala euskal jaia esan geinke eta horregaitik, Argentinan be, mahaiaren inguruan batu ziran Donostiako giroa gogoratu guran, eta bertoko janari tipikoak jan ebezan.
Ospakizunei amaierea emoteko, bazkaria antolatu eben euskal etxeko arduradunek urtarrilaren 22an.
Bizkaie!
Mexikoko Euskal Etxeak akordioa sinatu dau internet bidez euskerea ikasteko egitasmoa abiarazoteko
2005-02-11 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Eskoriatzar baten alabea da Latinoamerikako andrerik aberatsena
2005-02-11 00:00 Euskaldunak munduan
Forbes aldizkariaren esanetan, harrigarria da Emilio Azcarraga Jean Televisako presidentea ez egotea. Gaztelaniazko komunikazino talderik garrantzitsuena da Televisa eta, beste batzuen artean, Slim Helu eta Maria Asuncion Aramburuzabala bera dira akziodunak. Lorenzo Zambrano Cementos Mexicanos (Cemex) enpresako presidentea eta Eugenio Garza Laguera Alfa Taldeko presidentea be agertzen dira Forbes-en zerrendan, baina Maria Asuncion Aramburuzabala da emakume bakarra, 1.500 milioi dolarregaz. Dirutza hori Felix Aramburuzabala Lazcano-Iturburuk (Eskoriatza, 1866 - Mexiko 1972) egin eban batez be. Braulio Iriarte nafarrak sortutako Modelo ...