Euskaldunok munduan  IV. urtea // 102. zenbakia

Euskal Jaia Suitzan


Euskal Herriko berezitasun eta adierazpen artistiko eta kulturalak erakutsi dabez: musikea, jantzea, kirola, gastronomia, herri kirolak, umeen jolasak, berbaldiak, zinemea…Orain arte, ‘Neguko Jauntxoa’ personaia erreten eben neguaren amaierea ospatzeko egiten eben jaian, baina aurten, Euskal Jaia be egin dabela kontuan hartuta, personaia nagusia ‘Sorgina’ izan da.

Euskal Jai honetan bertoko talde bi be izan dira giroa animetan: Selektah Kolektiboa eta Neubat.

Selektah Kolektibokoek euren Sound System estiloa eroan dabe. Neubat taldekoek, euren aldetik, Topper Harley kanteagaz egindako bideoklipa erakutsi dabe.

Jaialdiko antolatzaileak Pre en Bulle alkartea, Suitzako Euskal Etxea eta bertan bizi diran hainbat euskaldun izan dira.

Bizkaie!

Pre en Bulle kultura alkartea 1996an sortu zan. Orduz geroztik, aisialdirako hainbat ekimen antolatu dabez Genevako Grottes auzoko kaleetan. Ume, gazte eta helduentzat ospakizun ugarik bertakoen ikusmina biztu dau eta, horretaz ohartuta, antolatzaileek jai itzela preparau dabe pasa dan asteburuan.

Danetarik egon da Suitzako Euskal Jaian: txalapartea, euskal sukaldaritzea, bertoko musikea... Bertako biztanleak ohituta dagoz mueta honetako jaiak izatera, izan be, neguaren amaierea ospatzeko urtero antolatzen dabe ‘Munduko Herriak’ izeneko jai itzela. Aurten, jai hori Euskal Jaiagaz batu dabe eta giroa parebakoa izan da. Pre en Bulle alkartekoek beste herri eta kultura batzuk ezagutarazo gura dabez eta jai bikotx hau aukera ederra izan da horretarako.