Euskaldunok munduan  IV. urtea // 97. zenbakia

Iratxe Etxebarria: 'gogoa neukan hango kulturea eta herria ezagutzeko'


Lan egin zenduan?

Nik lan egin gura neban. Ikasle asko dagoz eta tabernatan egiten dabe lan. Ingelesez ondo egiten ez badozu, gatxa da lana topetea. Eta pentsau neban: ni hemen nago ingelesa ikasten eta akaso baten batek gura izango dau euskerea ikasi, edo gaztelania. Unibersidadean kartelak imini nebazan gaztelaniazko eta euskerazko klaseak emoteko. Katalan batek deitu eustan, eta gero irlandar batek, gaztelania ikastera Donostiara joandakoa, eta han jakin eban beste hizkuntza bat be baegoala, eta euskerea ikasten hasi zan, nik erakutsita.

Zergatik aukeratu zenduan Irlanda ingelesa ikasteko?

Gogoa neukan hango kulturea eta herria ezagutzeko. Musika zeltiarra entzun izan dot eta ha dana ezagutu gura neban. Nik pentsetan neban gaelikoz oso era anekdotikoan egingo ebela berba, baina hara joan nintzanean ikusi neban, euskerearen moduan, jenteak gaelikoz berba egiten ebala. Kaleetako kartel guztiak ingelesez eta gaelikoz egozan idatzita. Eskolan umeek gaelikoz ikasten dabe eta herri batzuetan gaelikoz baino ez dabe egiten. Gero, ohituretan be igarten da hango kulturea, edo hareen logotipoetan. Eta pub-en kulturea be indartsua da. Oso giro ona dago, jentea berbetan egoten zan, prisa barik, musikea entzuten, eta batzuetan kantetan be hasten ziran. Egun guztiak ziran onak, ez bakarrik asteburuak.

Herrialdea ezagutzeko aukerarik izan zenduan?

Bai, han ezagutu neban jenteagaz. Galway eta ingurua oso politak dira eta Connemara eta han dagozan ugartetxuak be bai. Hegoaldea oso industrializauta dago eta motzagoa da. Ipar Irlandara be joan ginan. Kazetaria izanda, Belfast ezaguna gura neban ikusi.

Eta?

Esan euskuen oso grisa zala, eta topau nebana asko gustau jatan. Mugea pasau genduanean igarri gendun beste herri batean gengozala. Oso industrializauta dago Belfast.

Bretainia Handiko banderen ganean be oso akordu ona daukat. Asko gustau jatazan. Auzo bitan egon ginan etxeetako eta hormetako margoak ikusten. Oso argi dago Irlandan gatazka bat dagoala. Oso-oso nabarmena da. Han ezagutu neban bertan bizi dan euskaldun bat eta berak erakutsi euskun lekua. Barrutik ezagutu neban.

Belfastek, berez, ez dauka ezer: udaletxea eta Stormmonteko gaztelua oso politak dira. Hori baino ez. Ez dauka Irlandak daukan enkantua, koloreetako etxeak...

Zelan ikusi dozuz komunidadeak?

Katolikoen etxe batzuetan, protestanteen aldera emoten daben hormek ez daukie bentanarik. Protestateek harriak-eta bota izan eutsiezalako kendu dabez bentanak. Eta hormetako margoak, berbarako, oso desbardinak dira. Koloreak oso diferenteak dira. Protestanteen aldeko pintadak askoz be militarragoak dira, kolore ilunak daukiez.

Zer hartu dozu faltan?

Argi neukan baidaia hiru hilbeterako zala. Jenteagaz asko akordau naz, baina faltan ez dot inor izan. Hiru hilbeterako kontua zala, bueltauko nintzala, jentea hemen egongo zala banekian.

Iratxe Ormatza

Hiru hilebetez Irlandan bizi izan da Iratxe Etxebarria. Denpora luzea izan ez bada be, makina bat gauza ikusteko aukerea izan dau. Igorren bizi arren, dimoztarra da. Irratia dauka ogibide, eta asko gustetan jako biajeak egitea, edozein atxakiari ona deritzo leku eta persona barriak ezagutzeko.

Non bizi izan zinan Irlandan?

Connemara-ko uriburuan bizi nintzan, Galway-n. Galway herri txikia da, unibersidade handi bat dauka eta gazte asko dagoz. Herri txiki batera joan gura neban. Aurretik Londresen egon nintzan eta gurago neban herri batera joatea. Irlanda ezagutzeko gogoa neukan, hango kulturea eta herria. Nebea aurretik Galwayn egonda egoan, eta banekian herri txikia, polita zana, koloretsua.

Zelakoa zan zure bizimodua han?

Hiru hilebeteko ikastaroa egiteko joan nintzan, ingelesa ikasteko. Jente asko ezagutu neban, bertakoak eta bertara ingelesa ikasten joandakoak: Hego Koreatik, Japoniatik, Frantziatik, Suitzatikā€¦ Nazino Batuen modukoa zan ha. Berba asko egiten genduan alkarregaz, oso jente desbardina ginan, leku askotakoak, eta irlandarrakaz be egoten ginan. Pub-ak oso leku onak dira egoteko, oso giro ona dago, beti daukie musikea, arrastietan musika tradizionala eta gauez musika kontzertuak-eta dagoz. Eta gero kostaldea be badago, paseo luzeak egiten nebazan, ibili, pentsauā€¦