Euskaldunok munduan  IV. urtea // 95. zenbakia

Shangaiko Euskal Etxea, Txinako lehenengoa


Bizkaie!

Oraintsu zabaldu ditu ateak Txinako lehenengo Euskal Etxeak; Shangain dago eta oraingoz, 23 bazkide ditu, gehienak sorrera batzordean ibili diran lagunak, Shangain beharrean edo ikasten dagozanak. Azalpenak Txinako SPRIko zuzendariak, Juan Ignacio Motiloa jn.ak emon ditu.

Euskal Etxea zabaltzeko ideia aspaldikoa da baina azken boladan makinatxu bat batzar eta gestino egin ostean, amesa erralidade bihurtu da. Gaur egun, Txinako hainbat lekutako (Shangai, Pekin, Hong Kong, Guanzhou zein Ningbo) hogeita hiru bazkide dira baina laster gehiago izatea espero dabe.

Shangaiko Euskal Etxeako bazkide gehienak Txinan dagozan euskal enpresetako beharginak dira baina badagoz unibersidadean ikasketak egiten dagozan zein hizkuntzea ikasten dagozan euskal gazteak be. Shangaiko Euskal Etxea, euskaldunen topaleku izateko eta Euskadi eta Txinaren arteko lotura eta hartu-emonen bizigarri izateko sortu dabe.