Filipinetan eta Xangain pelotalekua zabaldu guran
Xangaiko pelotalekua
Txinako Xangai urian be pelotalekua zabaldu gura dabe euskal enpresek, baina oraingoz ekimena atzeratu egin dabe, han legez kanpokoa dalako apustuak egitea.
Halan da be, ekimena bultzatuko dabela dino Aitor Totorikak, aukera ugari dagozalako frontoia eregiteko.
Xangain Jai Alai pelotalekua izan eben Mao Zedong agintera heldu arte. Manilan be, 1940 eta 1986 urteen bitartean, Jai Alai pilotalekua euken baina 1986an, Ferdinand Marcosen diktadurea behera etorri zanean, zarratu egin eben.
Bizkaie!
Filipinetako Gobernuak zarratu eban Manilako Jai Alai frontoia 2000. urtean, eta orain barriro zabaltzekotan dabiz Eusko Basque eta Asegarce. Daborduko gobernuko agintariakaz bilerak egin dabez eta aukerak egon badagozala dino Aitor Totorika Eusko Basque enpresako arduradunak.
Pelotalekuaren ardurea aurrerago aitatutako enpresa horreena (Eusko Basque eta Asegarce) izango litzateke. Zesta puntara, esku pelotara eta palara olgetako aukerea egongo da holan, bertako Auzitegi Gorenak frontoia zarratzeko agindua emon eta bost urtera. Auzitegiaren esanetan, frontoiak ez eukan zesta puntara jokatzeko patente legalik, eta horregaitik emon eban zarratzeko agindua.
Beste alde batetik, apirilerako Open Jai Alai Bainet zesta txapelketea antolatu dabe Filipinetan, hango gobernuari frontoia zabaltzeko egitasmoa serioa dala erakusteko.