Euskera eskolak munduan
Bizkaie!
HABE institutua "Euskara-eskolak munduan" programea ari da garatzen, Euskal Herritik kanpo emoten diran helduentzako euskerazko ikastaroen garapenerako eta homologazinorako planaren harian, hain zuzen be.
Programa horren bitartez, Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid, Paris, Londres eta Brusela lako uriburu europarretan eta Ameriketan emoten diran euskerazko ikastaroak bultzatu gura dira.
Datu legez baino ez bada be, Euskal Etxeetan emoten diran euskerazko ikastaroetan 1.200 ikasletik gora dabiz. Estadu espainiarrari dagokionean, 400 lagunetik gora ari dira euskerea ikasten edo hobetzen (200 Madrilen, 100 Bartzelonan, 30 Valentzian, 25 Valladoliden eta beste hainbat Salou, Mallorca edo Zaragoza lako urietan).
Horrezaz gan, Europako uriburuei jagokenez, Parisen 80 ikasle ari dira parte hartzen, eta Londresen beste 30. Ameriketan, 600 persona dabiz euskerea ikasten kontinenteko iparraldeko edo hegoaldeko herrialdeetan.