Euskaldunok munduan  IV. urtea // 98. zenbakia

Hegaldi bereziak Boiseko JaialdiĀ“05era joateko


Bizkaie!

Boiseko Euzkaldunak alkartea Jaialdiren bosgarren edizinoa preparetan dago. Euskaltzale guztiak konbidau ditu ospakizunetan parte hartzera eta, ahalik eta bisitari gehien lortzeko, Euskaditik Boiserako charter hegaldiak antolatu ditu alkarteak.

Bagilaren 20an eta garagarrilaren 23an, 25ean eta 26an urtengo dabe hegaldiek Euskal Herritik. Informazio gehiago gura izan ezkero, 946270730 telefono-zenbakira deitu edo guernica@viajesiberia.com helbide elektronikora mezua bialdu behar da.

Bost urtean behin ospatzen dabe Jaialdi Boisen, euskal ohiturak eta kulturea suspertzeko. Holan, musikea, dantzak, esku pelota, harrijasotzaileen erakustaldiakā€¦ izaten dabez egun horreetan AEBetako herrian. Aurten, garagarrilaren 27tik 31ra ospatuko dabe Jaialdi 5 Boiseko hainbat lekutan.

Beste alde batetik, Jaialdi 2005 liburuan argitaratuko dabezan iragarkiak eta barriak jasoten dagoz antolatzaileak. 'Kirola eta Euskaldunak' da aurtengo gaia eta kirola egiten dabenen istorioak batuko dira liburuan.