Euskaldunok munduan  IV. urtea // 99. zenbakia

Euskal Herrirako ate barria Frankfurten


Iratxe Ormatza

Euskeraz eta Euskal Herriari buruzko liburuak eskuragarri daukaz Frankurteko Unibersidadeko liburutegiak. Baskische Bibliothek izena dauka Euskal Herriari eskainitako atalak eta mila liburu inguru dagoz bertan.

Eusko Jaurlaritzeak horretarako diru-laguntzinoa emon eban, eta helburua da bertan Euskal Ikasketen Institutua sortzea. Euskerea eta Euskal Herria izango dira Instituaren ardatzak. Gaiak hainbat ikuspuntu eta arlotatik landuko dira. Izan be, Alemaniako unibersidade sisteman ikasleari bere kabuz ikasten eta ikertzen irakasten deutsie, handik urtetan dauenerako gaiei heldutasunez heltzeko gai izan daiten. Halanda ze, Institutua eremu parebakoa izango da Euskal Herriko gaietan sakontzeko. Unibersidadeak asmoa dauka Euskal Herriari buruzko ikastaroak eskaintzeko programa ofizialean, datorren seihilebetean. Beraz, hizkuntzeaz gan, hemengo historiaz, ekonomiaz, politikaz eta geografiaz ikasteko aukerea izango dabe Frankfurteko Unibersidadeko ikasleek.

Baskische Bibliothek-en arduraduna Martin Petrus da. Ama Kataluniakoa eta aita Alemaniakoa izan arren, euskaraz ikasi eban. Eta bera izan da, hain zuzen be, ekimenaren bultzatzaile nagusia. Beragaz batera, Mereces Perez Garcia dago, eta euskerea irakatsi dau azken urte bietan, eta ekinean dabil oraindino. Tesina be egiten dabil, erredundantziaren ganera. Helburua da doktoregoa egitea horri buruz, eta euskerea, hebreera eta sanskritoa konparetea. Azkenik, orain dala gitxi Euskal Herriko zinemaren ganeko zikloa egin eben, zezeilearen 9an amaitu zana, Segoviako igesaldia pelikulea erakutsi eta gero.