Euskaldunok munduan  IV. urtea // 96. zenbakia

Mexikoko Euskal Etxeak webgunea jarri dau Sarean


Bizkaie!

Mexikoko Euskal Etxeak webgunea jarri dau abian, euskaraz eta gaztelaniaz, http://www.centrovascomexico.com helbidean, Mexikoko eta munduko euskal herritarrak etenik barik informauta eta komunikatua egon daitezan.

Zentroari buruzko informazino zabala eskaintzen dau web-orriak eta bisitariak haren historiari buruzko gaiak zein sasoi guztietako argazkiak be topauko ditu. Ganera, Euskal Etxeak antolatzen dituan ekitaldien inguruko informazinoa be jasoko dau.

Euskal etxe barriak batzarra egingo dau martian urteko ekitaldi nagusienen egutegia zehazteko. NABO, Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazinora biltzeko aukerea be batzar horretan aztertuko dabe segurutik.

New Mexico Euskal Etxearen zuzendaritza batza ondokoek osotzen dabe: Blas Uberuaga da presidentea; Manuel Monasterio, presidenteordea; Karen Squires, diruzaina; mahaikideak, barriz, Suzanne Uberuaga, Sherry Morrison, Reyes Ulibarri eta Samuel Ulibarri.

Blas Uberuaga ('Buber') ezaguna da gure artean, besteak beste, lehenengo web euskalduna sareratu ebalako 90. hamarkadearen hasieran. Buber sariak sortu ziran gero Uberuaga jn.aren omenez eta gure irakurleek jakingo dabenez, 2003an, Bizkaie! aldizkariak irabazi eban Buber saria, 'Interneten euskerea zabaltzen gehien lagundu dauan webgunea' kategorian. Blas Uberuaga gaur egun New Mexicon bizi da eta fisikoa da lanbidez. Lehenago, barriz, Washingtonen bizi izan zan eta han be aparteko ahalegina egin eban Seattle Basque Cluba berrantolatzen.