Gaztemundu ekimenean izena-emoteko epea zabalik
Bestalde, gai bi honeetako bat aukeratu eta horren inguruko txosten bat idatzi beharko dabe gazteek, eskabideagaz batera aurkezteko:
a) Euskal etxean ume eta nerabeentzako egiten diran ekimenen urteko egitaraua, helburuak, ekitaldiak, bideak, garatzeko moduak...
b) Euskadiko ume eta nerabeentzako udalekuak antolatzea: helburuak, ekitaldiak, bideak, garatzeko moduak...
Gogoratu, apirilaren 13ra arte dago eskabideak egiteko epea zabalik. Irakurten zagozan zuk baldintzak beteten badozuz, emon egizu izena!
Bizkaie!
Euskal etxeetan umeakaz eta nerabeakaz lan egiten daben gazteentzako ekimena da Gaztemundu eta daborduko edizino berria jarri dau martxan Eusko Jaurlaritzeak. Diasporako euskal gazteentzako ekimena da eta parte hartu gura daben gazteek apirilaren 13ra arte daukie zabalik eskabidea aurkezteko epea.
Euskal Herriaren barri hurretik izateko aukerea emoten dau Gaztemunduk eta egitasmo horri esker, bertoko gaur egungo gizartea eta kulturea ezagutzen dabe atzerrian bizi diran euskaldunek. Horrezaz ganera, Gaztemundun parte hartzen dabenek munduko beste euskaldun batzuk ezagutzen dabez Euskadin pasetan dabezan aste bietan.
Aurtengo edizinoa garagarrilaren 3tik 16ra izango da. Parte hartu ahal izateko, honeek baldintzak bete beharko dabez gazteek:
1) 18 urte baino gehiago izatea (2005eko urtarrilaren 1a baino lehen).
2) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizitzea.
3) Eusko Jaurlaritzaren erroldan agertzen diran Euskal Etxe bateko kide izatea (gitxienez hiru urtez).
4) Aurreko Gaztemunduren baten parte hartu ez izana.