Japoniarrak euskal pelota aztertzen
Bizkaie!
Japoniako Gobernuaren enkarguz, Kobeko unibersidadea munduko kirol autoktonoei buruzko ikerketea egiten dago, eta euskal pilota ei da ikusmin handienetarikoa biztu deutsena. Kontuak kontu, gehien modernizau eta egungo sasoietara ondoen egokitu diran kirolen artean kokatu dabe euskal pilota. Lan horretan, kirol horreek belaunaldiz belaunaldi zabaltzeko erabili diran teknikak eta bideak jorratuko dabez hainbat katedradunek.
Oraintsu Euskal Herrian egon da Taketani Kazuyuki Kobeko (Japonia) unibersidadeko antropologoa euskal pelotari buruzko zehetasunak jasoten eta horretarako Asegarce enpresako arduradunakaz be batzartu da. Lan horretan, kirol horreek belaunaldiz belaunaldi zabaltzeko erabili diran teknikak eta bideak jorratuko dabez hainbat katedradunek. Kazuyukiren esanetan, gehien modernizau eta egokitu diran kirol autoktonoen artean dago euskal pelota.
Asegarceko arduradunek jakinarazo dabenez, antropologoak aparteko interesa azaldu dau euskal pelotaren zabaldunde zabala zelan lortu dan ezagutzeko eta, horren harian, besteak beste, publizidadearen, pelotarien egoera sozial eta ekonomikoaren eta erakundeek kirol horregaz daben loturearen ganeko kontuak jaso ditu.
Taketani Kazuyuki, Japoniako katedradunak esan dau jatorriko espirituari eutsiz lortu dabela Euskal Herrian pelota eguneratzea.