Euskaldunok munduan  IV. urtea // 100. zenbakia

Argentinako Euskal Fronte Nazionalearen sortzaileetako bat hil da


Bizkaie!

Niko Iguain Azurza gipuzkoarra hil da oraintsu Buenos Airesen. Iguainek lan handia egin eban Argentinan euskal nortasuna babesteko eta zabaltzeko. 1957an, berbarako, 'Euskal Fronte Nazionalista' alkartea sortu eban, lagun batzukaz batera.

Beasainen jaio zan Iguain eta 1950ean Argentinara joan zan. Musika irakaslea izan zan Buenos Aireseko La Salle ikastetxe ezagunean, 35 bat urtetan ganera. 1960. urtearen inguruan 'Aberri' euskal taldea sortu eban Mertxe Marrodan emazteagaz, Juan Jose Agotegaz eta Mikel Aguirregaz batera.

Niko Iguain Azurza Laurak Bat euskal etxeko kidea izan da eta, lehenago, Juan de Garay Argentinako euskal alkartearen eta Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxea-Eusketxe alkartearen sortzailea be izan zan.