Euskaldunok munduan  IV. urtea // 94. zenbakia

San Sebastian Eguna ospatu dabe Argentinan


Kontuak kontu, bazkaririk bako euskal jaia ez dala euskal jaia esan geinke eta horregaitik, Argentinan be, mahaiaren inguruan batu ziran Donostiako giroa gogoratu guran, eta bertoko janari tipikoak jan ebezan.

Ospakizunei amaierea emoteko, bazkaria antolatu eben euskal etxeko arduradunek urtarrilaren 22an.

Bizkaie!

San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an tanborradea egin zan Donostian eta Gipuzkoako beste hainbat herritan. Baina ez pentsau gure mugen barruan geratu danik hain tradizino eta ospe handiko jai polit hori.

Necocheako (Argentina) Euzko Etxeak ekitaldi ugari antolatu ebazan San Sebastian Eguna ospatzeko. Urtarrilaren 20an, arratsaldeko zortziretan, mezea izan zan Lourdeseko Ama Birjinearen Eleizan, eta ostean, kalejirea egin eben, erraldoi, buruhandi eta enparau guztiakaz. Gauean, txikitoak hartu ebezan Euzko Etxean eta batek daki zelan amaitu eben jaia. Hori bai, hurrengo egunean danak kalera barriro, Gazte Alai dantza-taldeak eta Eusko Etxeko dantzari izandakoek eskaini eben ikuskizunaz gozetako.