Euskaldunok munduan  IV. urtea // 94. zenbakia

Mexikoko Euskal Etxeak akordioa sinatu dau internet bidez euskerea ikasteko egitasmoa abiarazoteko


Bizkaie!

Miren Aguirre Mexikoko Euskal Etxeko presidenteak eta Jose Francisco Kinku Zinkunegi HABEko ordezkariak sinatu eben hitzarmena, Boga izeneko egitasmoa Mexikon martxan iminteko. Internet bidez euskerea ikasteko ekimena da Boga.

Mexikoko Euskal Etxean egon zan oraintsu HABEko ordezkaria eta bertako zuzendaritza batzordeagaz eta Imanol Aburto Eusko Jaurlaritzako Mexikoko ordezkariagaz egin eban batzarra.

Sinaketa ekitaldiaren ondoren, Euskal Etxeko Txokoan afaldu eben alkarregaz. Juan Jose Arrietak preparau eutsen otordua.