‘Basque Short Stories’
Ekimenaren helburu nagusia euskal literaturea mundu angloxajoiarrean ezagutzera emotea. Horretarako, euskerea oinarritzat hartuta, ingelesera itzuliko dira ipuinak. Bost itzultzaile arduratuko dira lan horregaz, Amaia Gabantxo, Kristin Addis, Linda White (bildumearen arduraduna be bada bera), Margaret Jull Costa eta Elizabeth Macklin hain zuzen be.
Frankfurteko liburu azokan egingo da ‘Basque Short Stories’ liburuaren aurkezpen ofiziala, urriaren 6an, eta bertan izango dira bilduman parte hartzen daben persona ugari, baita Eusko Jaurlaritzako eta Euskal Editoreen Elkarteko ordezkariak be.
Bizkaie!
Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionaindia, Anjel Lertxundi, Inazio Mujika Iraola, Harkaitz Cano, Javi Cillero, Lorudes Onederra, Xabier Montoia, Arantxa Iturbe, Juan Garzia, Pello Lizarralde, Iban Zaldua, Karlos Linazasoro eta Ixiar Rozas idazle ezagunen ipuinak ‘Basque Short Stories’ titulupean batzen dauzan antologia atarako dabe. Renoko Unibersidadeko Euskal Ikasketa Zentroaren ‘Basque Literature Series’ ekimenari esker ikusiko dau laster argia inglesetik euskerara itzulitako ipuinez osotutako proiektu barri honek.