Felix Iñurrategi Fundazinoaren proiektu bat Pakistanen
Eskoleagaz batera, ureztapen sistemea da Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazinoaren egitasmo nagusia. Holan ba, Machulu herriaren goiko aldera errekatik ura eroateko bonbeaketa-lanetako bigarren fasea inaugurau dabe.
Siketa sasoiak oso normalak izaten dira Pakistango leku horreetan eta askotan gatx egiten da bertan bizirautea. Ur barik ezin leiteke soloetan jatekorik lortu, eta urtean zehar euririk egiten ez badau, bizi kalidadea oso eskasa izaten da. Horregaitik, inaugurau barri daben ureztapen proiektuari esker, herriaren goiko aldera ura eroan ahal izango da hemetik aurrera, eta horrek asko hobetuko dau bertako biztanleen bizimodua.
Bizkaie!
Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazinoak Pakistango Hushe herrian mendi eskolea eta ureztapen proiektua inaugurau barri dabez. Bertan Jon Beloki, Jose Carlos Tamayo eta Alberto Iñurrategi alpinistak egon dira, Felix Iñurrategi euskal mendizalearen heriotzearen laugarren urteurrenean. Izan be, Iñurrategi anai zaharrena 2000. urteko garagarrilaren 28an hil zan Gasherbrun II mendian. Mendizaleak oraintsu egon dira 7.952 metroko altuerea daukan mendi horretan (G-II izenez ezagutzen da).