Euskaldunok munduan  III. urtea // 68. zenbakia

Euskal Kooperantearen Saria Miren Egiguren misiolariarentzat


Mirentxu irakaslea esaten deutsie Venezuelan, Magisteritza ikasi eta urte honeetan behartsuenei laguntzeko makina bat ekimen egin dituan emakumeari. Ikastetxeak eta osasun-etxeak eregitea bideratu dau, eta ganera, ikurrina eta Gernikako arbola daukaz etxeko patioan, euskal nortasunari eta euskereari eusten deutsiela erakutsiz.

Lehendakaritzan jaso barri dauan sarian seme-alabatzat hartu dituan hiru umeetatik bi egon ziran. Ganera, Karlos ArgiƱano be bertan egon zan, izan be, Egigurenek sukaldari ospetsuagaz be egin dau behar.

Helburu ugari ditu oraindino misiolariak beteteko. Tartean, 3.000 umeri jaten emoteko azpiegiturearen proiektua dago, eta orain arte egindakoak ikusita, seguru gagoz hori be lortuko dauala.

Bizkaie!

Miren Egiguren Iraola misiolari laikoak Ibarretxe lehendakariaren eskutik jaso dau Euskal Kooperantearen 2003. urteko saria.

Sari honegaz Eusko Jaurlaritzak Bidanian jaiotako maistraren irakaskuntza eta gizaldeko beharra aintzat hartu gura izan dau.

Orain 30 urte baino gehiago joan zan Miren Egiguren Venezuelara, misiolari beharretan Guajirako indioei bere laguntzinoa eskaintzen, hogeita lau urtegaz. Hasikera baten hiru urtez bertan egoteko asmoa eukan, baina bere bizimoduak bide horretatik joan behar ebala jaubetu zan. Guajiratik Petarera joan zan, Caracasko txabolaz osotutako auzo batera. Bertan, edukazino arloan aurrerapenak bultzatzen lagundu dau, baita gizarte arloan be, berbarako, inguruko mendi txikietara edateko ura eroaten.