Euskerea Argentinako Rosario herriko Hizkuntzen Kongresuan
Jardunaldien helburua euskerea zabaltzea eta parte-hartze mailea handitzea da, baita euskal kulturearen adierazpenak aztertzea be, batez be hizkuntzea. Domekea izanda, eta jardunaldiak kalean egingo diranez, jente askok parte hartuko dauala uste dabe antolatzaileek.
Goizeko hamarretan euskal txosnak zabalduko dabez, euskerea ikasten egon diranek egindako lanak erakusteko. Igazko ikasturteko ikasleek egindako euskal jai, erreportaje, saio, euskal hezkuntza eta ikaskuntzearen ganeko film laburrak be ikusi ahal izango dira.
Hamaiketan, umeentzako jolasak egongo dira. Eguerdian, jatekoen txosnea zabalduko dabe, eta produktuen izenak euskeraz idatzita irakurri ahal izango dabez bertara hurbiltzen diranek. Gero, herri kirolen txandea izango da. Bazkaldu ostean, barriz, euskeraz olgetako tailerra egongo da, eta 16:30etan, musikea entzuteko aukerea, txalapartea, txistulariak eta euskal etxeko abesbatza egongo dira jaia alaitzen. Euskerearen egoeraren ganeko berbaldia be egongo da, eta jaiari amaierea emoteko, euskal dantzak, 18:30etan.
Bizkaie!
Euskeraren ganeko jardunaldiak izango dira urriaren 3an Santa Fen, Rosario herriko Gernika plazan. Izan be, Hizkuntzen Kongresua egingo dabe bertan, eta, beste jardunaldi batzuen artean, euskereak bere lekua eukiko dau.
Zapiak Bat Rosarioko euskal etxeak antolatuta, Argentinako Euskaldunen Elkartearen laguntzinoagaz, estaduko euskal etxe guztiek daukie bertan parte hartzeko aukerea.