Argentinako Arturo Campion Euskal Ikasketa Gunearen 2. urteurrena
Bizkaie!
Argentinako Arturo Campion Euskal Ikasketa Gunea 2003ko apirilaren 5ean sortu zan euskal kulturea suspertzeko ideiak eta estrategiak garatzeko helburuagaz eta gaur egun hogei bat bazkide ditu.
Argentinan bakarka lanean ebilzan euskaldunen topagunea izateko sortu zan Lapridan Arturo Campion Euskal Kultura eta Abertzaletasunaren Ikasketa Gunea 2003ko apirilaren 5ean eta, beraz, bigarren urtemugea ospatu dabe oraintsu.
Euskal kulturearen eta abertzaletasunaren inguruko hizlariei, ikertzaileei eta bultzatzaileei alkartzeko lekua eskaini eutsen orain urte bi Lapridako euskal etxeak, euskal kulturea eta alkarlana suspertzeko. Gaur egun, hogei bat kide ditu alkarteak, eta horreetako bakotxak egiten dauen lanagaz lotutako makinatxu bat ekitaldi antolatu ditu Ikasketa Guneak.
Alkarteko kide diran Norma RĂos eta Juan Carlos Ibarrola Iparraldeko kultur talde eta erakundeakaz, besteak beste, Uztaritzen egoitza daukan Euskal Kultur Erakundeagaz, hartu-emonetan hasita dagoz alkarlanerako aukerak aztertzeko asmoagaz. Aurtengo ekitaldien artean, datorren garagarrilean, Buenos Aireseko Unibersidadean euskal gaietako aditu eta ikerlarien topaketea antolatu dabe eta, horrezaz ganera, Ikasketa Zentruagaz eta Eusko Saregaz alkarlanerako oinarriak finkatzea erabagi dabe.
Bigarren urtemugearen harian, Euskal Ikasketa Gunea Argentinan ez eze, euskal diasporan eta Euskal Herrian be ezaguna dala adierazo dabe eta laster alkarteko kideen ikerketak zabaldu guran aldizkari akademikoa argitaratuko dabela, batez be, Arturo Campion Ikasketa Gunearen sendotasun instituzionala berresteko.
Argentinako Arturo Campion Euskal Ikasketa Gunearen arduradunak oso pozik dagoz orain arte egindakoaz eta ilusino handiagaz datozen urteotan erronka barriei ekiteko.