Necocheako euskal etxeko familiek 18 eta 30 urte bitarteko euskal gazteak hartuko dabez udan
Informazino gehiago:
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Hartu-emonetarako: AloƱa Arruti
Telefonoa: 943 42 97 67
Faxa: 943 42 98 37
E-maila: nazioarteko@egk.org
Bizkaie!
Bigarren urtez jarraian jarri dau martxan "Hator Hona" ekimena Argentinako Necocheako euskal etxeak, eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren laguntza izan dau oraingoan be. Ekimen horri esker, Euskal Herriko zortzi gazte Argentinara joango dira garagarrilean, eta ez dabe egonaldia pagau behar izango.
Necocheako euskal etxeko familiek etxean hartuko dabez gazteak, eta janaria eta ostatua emongo deutse. Trukean, Euskal Herritik joandakoek euskerea eta euskal dantzak, sukaldaritzea, kirol eta musikeari buruzko eskolak emon beharko deutsez euskal etxeko kideei.
"Hator Hona" egitasmoaren helburua bi herrien arteko alkar ezagutzea suspertzea da. Parte-hartzaileei ez jake titulurik eskatuko, baina eskarmentua, ezagutza eta Argentinan irakasteko gogoa hartuko dira kontuan.
Interesa izanez gero, izen-ematea eta agiriak aurkeztea maiatzaren 3a baino lehen egin beharko dozue.