Arzak Mexikon
Hiru Michelin izar ditu Arzakek eta pozik dago sukaldaritzan dagoan maileagaz. 'Ferran eta biok inoiz baino lan gehiagogaz gabiz aspaldian', dino sukaldari kataluniarra gogora ekarriz. 'Afrikatik, Asiatik, Europatik... leku guztietatik deitzen deuskue. Batera eta bestera gabiz, lotu barik'. Oraingoan, Mexiko tokau jaku, baina aurrerantzean, lan erritmoa baretu gura dauela autortu dau. Ez dau jatetxe ugaritan parte hartu gura, trankilago bizi gura dauelako.
Mexikoko sukaldaritzea asko gustetan jakola adierazo dau Arzakek, 'Mexikoko emakumeak beste'. Platerik onenak takoak eta molea dira berarentzat.
Oraintsu izan da Juan Mari Arzak Mexikoko Tezka, Zona Rosa eta Perisur jatetxeetan plater barritzaileenak aurkezten. Euskal Sukaldaritza Barriaren sortzaileak txokolate-tortillea, laranjazko torradak ziazerba kristalizatugaz, Aita Santuaren belodun ostrak eta barazkien aintzirak egin ditu han. Danetara, 25 dira 62 urteko sukaldariak egindako plater barriak.
Urtero, 40 bat errezeta barri sortzen ditu. Egia esan, ideia gehiago bururatzen jakoz, baina askotan, jatetxean egin beharrean etxean egiten ditu. Buruan gauza bat sartzen jakonean eta ez bajako berak gura dauen moduan urtetan, txarto pasetan dauela onartzen dau sukaldariak.