Sabino Arana alkargoagaz, AEBetara
New Yorkeko suhiltzailean
Sabino Arana Kultur Elkargoak bere sarietako bat emon eutsen 2002an New Yorkeko suhiltzaileei, urte bat lehenago, irailaren 11an Dorre Bikietan izandako atentaduan erakutsi eben profesionaltasuna eta egin eben lan ona saritzeko esker on legez. Holan ba, bidaiariek suhiltzailee horreetariko batzuk ezagutzeko aukerea izango dabe.
Boise
Dave Bieter AEBetako estadu bateko (Idaho) uriburuko alkate izatea lortu dauen lehenengo euskalduna da eta Pete Cenarrusa idazkari nagusia izan zan Boisen. Sabino Aranak saritu ditu daborduko gizon horreek biak eta orain, eurekaz alkartzeko aukerea eskaintzen deutse bidaia egin gura daben guztiei.
New York eta Boiseko egonaldien ostean, Las Vegasera (Nevadako uriburua) eta Arroil Handiko Parke Nazionalera joango dira bidaiariak. Airez bisitauko dabez Mead Lakua eta Colorado ibaia.
Azkenik, San Frantziskora (Kalifornia) osteratxua egingo dabe.
Bidaiaren prezioa 3.000 euroren bueltan dabil (personako). Informazino gehiago gura izan ezkero, 94-4230528 telefonora deitu.
Bizkaie!
Sabino Arana Kultur Elkargoak uda honetarako antolatu dauen bidaiaren alderdi erakargarrienetako bat iparramerikako hainbat erakunde eta ordezkari politiko eta sozialakaz egingo dituan bilerak dira. Bidaiariek New Yorkeko suhiltzaileak, Boiseko alkatea dan Dave Bieter eta Idahoko estadu-idazkari izandako Pete Cenarrusa ezagutu ahal izango dabez, besteak beste.
Garagarrilaren 25etik abuztuaren 8ra arteko bidaian, Boiseko Jaialdiaren bosgarren edizinoko ekitaldietan parte hartzeko aukerea be izango dabe. Jaialdia bost urterik behin ospatzen da eta euskal ohiturak eta bizimodua gogoratzen ditu. Euskal musikea zuzenean, dantzak, kirolak eta janari tipikoak egongo dira. Aurten jaialdia garagarrilaren 27 eta 31 bitartean egingo da Idahoko uriburuko agertoki batzutan, Basque Block ospetsuan berbarako.