Udearen ostean, euskarazko eskolak hasi dira
Iratxe Ormatza
Negua oraindino gainetik kendu ezinik gabilz, giro epela noiz helduko zain bizi gara. Itsasoaren bestaldean, ostera, Ameriketako hegoaldean eguzkiaren aroa pasau da, baita egunik beroenak be. Eta hemengo moduan, udagoienagaz batera hasi dira eskolak.
Euskerea ikasteko aukerea dago Txilen, Argentinan eta Uruguain. Honezkero, eskolak hasi dira Santiago de Chilen, Valparaison, Montevideon, Buenos Airesen, General Villegasen, Tandilen eta Trenque Lauquen. Umeei zuzendutako eskolak be badagoz, bertako umeek Euskal Herriko hizkuntzea ikasi dagien. Helduak be ikasle bihurtzen dira, eta euskerea barruratzeko aukerea dabe Euskal Etxeen eskutik. Aurten, igaz baino persona gehiagok emon dabe izena euskaltegian. Halanda ze, bertokoek eta bertakoek bat egiten dabe euskeraz ikasteko ahaleginean. Euskaltegietan be, itsasoko eta herrien arteko mugen gainetik dabilz ikasleak.