New Yorkeko Eusko Etxeak http://www.EENY.org abiarazo dau
Luis Foncillasesn esanetan, EENY webgunea ez da gune politikoa ezta politikea egiteko gunea be; gure herriaren alde ona eta positiboa ezagutarazotea da asmoa baina horrek ez dau esan gura politikako barri interesgarriak baztertuko doguzanik edo politikea gauza txarra dala pentsetan dogunik.
Igaz New Yorkeko Eusko Etxeak 90. urteurrena ospatu eban eta orduan Foncillas jn.ak adierazo eban zeozelan euskal kulturearen erreferentzia izatea lortu gura dabela New Yorken eta egunkari elektroniko jaiobarria beste pausu bat da konpromiso edo asmo horretan; jakina, asmoa ez da egunkariei konpetentzia egitea, hori ezinezkoa dalako baina gure gunea egunkarien osogarri izateko jaioa da.
Webguneko eduki batzuk egunero aldatuko dira eta horrek sekulako ahalegina eskatzen dau, behararren eta aurrekontuaren aldetik. Hori guztia ez zan posible izango Mikel Amigot, IBLNEWS agentziaren sortzaile nafarraren laguntzino eta kolaborazino barik.
IBLNEWS Agentziak beharlekuak daukaz Madrilen eta New Yorken eta 24 orduko informazino zerbitzua eskaintzen dau gaztelaniazko CNN eta Yahoo zein BBC Mundo agentziei konpetentzia eginaz. Orain urte batzuk ‘Digital News Media’ be sortu eban eta gaur egun informazino-produkzinoak sortu eta bideratzen ditu izen handiko Microsoft, Vodafone, IBM, Intel, Icex edo NYU (New York University) lako enpresa eta erakundeetarako.
Mikel Amigoten esanetan, webgunea kodigo edegiko sistematan oinarrituta dago programazino eta administrazino tresna aurreratuenak erabilita. Era berean, sistema segurua da.
EENYren webgunea oso berezia da guretzako eta maitasun osoagaz diseinau dogu beharreko orduetan, ahaleginetan eta pasau doguzan momentu txarretan erreparau barik. Amigot jn.aren ustez teknologia barritzaileenagaz eta online kazetaritza zein marketing ikuspegi eta jarrera barrienakaz munduan euskaldunen benetako irudia zabalduko dogu.
Eusko Etxeako presidenteagaz proiektu honetan behar egitea esperientzia ederra izan da baina hau lehenengo pausua baino ez da; New Yorkeko Eusko Etxearen 90. urteurrenagaz batera, webgune barriak informazinoa, argitasuna eta unibertsaltasuna dakarz.
Hurreko etorkizunari begira, EENY.org egunkari elektronikoan euskeraz gero eta informazino gehiago sartzen joatea da erronkea, era horretara, Interneten munduko hizkuntza zaharrenetakoa dan euskerearen zabalkundean laguntzeko.
Bon
IBLNEWS-New York entzutetsuak diseinatu dau New Yorkeko Euskal Etxearen informazinorako gunea. Egunkari elektronikoa da, AEBetan euskaldunakaz lotutako barri guztiak jasoko dituana.
Luis Foncillas, New Yorkeko Eusko Etxeako presidenetaren esanetan, sakoneko asmoa euskalduna edo Euskal Herria lako berbak AEBetako informazino testuinguruan sartzea da eta gure kontuak munduan zabaltzea.
Egunkari elektronikoan irakurleak topauko dauzan atalen artean, ‘A Basque America’ eta ‘Eusko Etxea de NY’ dira deigarrienak. Horrezaz gan, New Yorken eta inguruetan sortzen diran barrien ganeko atala be oso interesgarria da ez bakarrik uria bisitetean daben euskal turistentzat baita munduan konsumitzen diran barrien sorleku dan uri edo metropolian interesa erakusten dauan edozeinentzat. Bestalde, Euskal Herriaren ganeko atala be badago EENY Egunkarian.
EENY.org euskeraz, gaztelaniaz eta inglesez idatzita dago eta laster frantzezez be bai Iparraldeko barriemoile bat kontratau barri dogu eta. Dana dala, ez dago atal zehatzik hizkuntza batean edo bestean, munduan zehar dagozan-gagozan euskaldunek/-ok hizkuntza bat baino gehiago kontroletan dogulako eta gure asmoa euskal munduan pasetan danaren ikuspegi zabala emotea dalako.