Zortzi enpresa euskaldun Australian eta Zeelanda Barrian
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek osasun ekonomiko ona daukiela dinoe Merkataritza Ganberakoek, izan be, mineralen esportazinoan eta proiektu energetikoetan inbertidu dabe, eta Australiako Gobernuak azpiegitura lanak egin ditu bitartean. Gerorantzeko nazinoarteko esportazinoak be oso garrantzitsuak izango dira, eta 2004. urteko garapen ekonomikoan eragina eukiko dabe.
Zeelanda Barriko hazkunde ekonomikoa, ostera, txikiagoa izan da, esportazino gitxiago egin dabez eta. Bertako dolarrak eragin zuzena euki dau hazkunde txiki horretan. Siketeak be arazoak ekarri deutsoz esportazinoetaz bizi dan sektorerik garrantzitsuenari, nekazaritzeari hatan be. Ganera, elektrizidade eta produkzino kostuek be gora egitea eragin dau. Arazoak arazo, EAEko zortzi enpresen ekimenakaz ekonomiaren egoereak onera egitea da helburua. Holan ba, behin eginbeharrekoak zehaztuta, emoitzak jasotea baino ez da falta.
Bizkaie!
Bilbaoko Merkataritza Ganberak, Araba eta Donostiako Ganberakaz batera, merkataritza misino bat antolatu dau Australian eta Zeelanda Barrian. Danetara, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zortzi enpresak hartuko dabe parte ekimen honetan: Bizkaiko bost, Arabako bi eta Donostiako bat. Konpainiek misinoan burdingintzea, energia, elektrizidadea, arrantza, aisialdia eta erreminta ordezkatuko dabez, besteak beste. Enpresak Sydneyn, Melbournen eta Auckland-en ibiliko dira euren zereginetan.
Bilbaoko Merkataritza Ganberako iturriek adierazo dabenez, Australian hazkundea nabarmena izan da 2003. urtean, batez be familien konsumoak gora egin daualako, enpresen inbersinoa handia izan dalako eta gastu publikoa be gora joan dalako.