Euskaldunok munduan  III. urtea // 62. zenbakia

Txiki-chicos, Euskal Herriko eta Diasporako umeen loturea


Hasikeran, muga legez hamabi urtera arteko umeek bakarrik parte hartu leikiela ezarri eben arren, gaztezaroa be kontuan hartu gura izan dabe proiektuaren bultzatzaileek, baita Euskal Herriagaz lotura zuzenik ez daukien personak be.

Argi dago, beraz, Internetek zubi handia edegi dauala Euskal Herriaren eta Diasporearen artean, eta parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko txikichicos-suscribe@gruposyahoo.com.ar helbidera mezua bialdu edota Txiki-chicos helbidera jo daiteke: http//ar.groups.yahoo.com/group/txikichicos direkzinoa horren adierazle zuzena da.

Bizkaie!

Txiki-chicos Euskal Herriko eta Diasporako txikientzako topagunea da. Alkar ezagutzeko, hartu-emonetan ipinteko, ikasteko, lagunak egiteko, mundua ezagutzeko... balio dau interneten sortu barria dan gune honek. Zerrendan parte hartzen dabenak munduko edozein herrialdetako euskal sustraiak daukiezan umeei idatzi ahal izango deutsie, non bizi diran eta zelan, zertan olgetan daben, zer irakurten daben, zer dakien Euskal Herriaz, euren gurasoek zer esan deutsien Euskal Herrian daukien familiaz...

Zerrendea elebiduna izango da eta webgunearen helburua Euskal Herriko eta Diasporako umeen hezkuntzan parte hartzea da. Ekimena hasikeran Ipar Euskal Herrian sortu zan, baina Internet ia mugabako sarea izanda, munduko edozein lekutatik bisitau daiteke. Bertan izena emoteagaz bakarrik, bertoko eta diasporako umeen artean hartu-emonak sortzen dira, eta bai batzuk eta bai besteek daukiezan ardura, ezagutzak eta hezkuntzea buztartuz umeen ezaguerea aberastea da helburua. Txateetako, argazkiak bajatu edo bialtzeko, mezuak irakurteko eta beste hainbat gauzatarako aukerea eskaintzen dau webguneak. Mezuak euskeraz zein gaztelaniaz bialdu daitekez, izan be, posta-zerrendak itzultzailea dauka. Dana dala, ekimen honetan euskereak leku berezia ukiko dau; holan, gure hizkuntzea diasporan bizi diran umeen hezkuntzan bete-betean sartuko da.