Euskaldunok munduan  III. urtea // 66. zenbakia

Euskal zinegileak munduan

Urbizu Ramalan eta Medem Jerusalemen


Beste alde batetik, Enrique Urbizu bilbotar zinegilearen 'La caja 507' da Ramalako Jaialdian erakusteko aukeratutako filmeetako bat. Gehienbat Palestinako zinea eta zinegile gazteak bultzatzeko asmoagaz sortutako ekimena da eta aurten Ramalako Jaialdian 80 filma baino gehiago proiektauko dabez; horreetatik 20 palestinar zinegile gazteek egindakoak dira. Zinemaldiaren zabaltze ekitaldian, Adam Zuabi jaialdiko zuzendaria sortzaile gazteak bultzatzearen alde agertu da, besteak beste, ideia eta jokera barrien aurrean jarrera zabalagoa eukiten dabelako.

Bizkaie!


Julio Medemen 'Euskal Pilota: larrua harriaren kontra' filmak nahikoa zaparrada eragin eban gurean eta kanpoan be, orain arte behintzat, nahikoa polito ibili da Euskal Herriak bizi dauan egoerearen inguruan jakingura erakutsi daben ikusleen oneretxiagaz. Euskal gizartean bizi garanontzat ez eban gauza barririk ekarri Medemen ahaleginak baina kanpokoentzat, barriz, ona izan da, gure errealidadearen barri jasoteko eta komunikabide nagusietan emoten dan Euskal Herriaren eta euskal herritarren ganeko irudiaren aurrean, beste ikuspegi bat eukiteko. Kontuak kontu, Jerusalemgo Nazinoarteko Zinemaldian be Julio Medemen filma ikusgai egongo da.

Emir Kusturicaren 'Zivot je cudo' (Bizitza miraria da) filmagaz ekin eutsien eta garagarrilaren 17an amaituko da Jerusalemgo Zinemaldia. Ospe handikoak dira Jerusalemgo Nazinoarteko Zinemaldiak banatzen dituan sariak, Wolging sariak hain zuzen. Irabazleak 40 mila euro inguru eroango ditu etxera.