Renoko ‘Center for Basque Studies’ euskal kulturea sustatzen
Testu Liburuei jagokenean, bildumeak liburu barria izango dau urtarriletik aurrera, Mari Jose Olaziregi literatur kritikariak Bernardo Atxagaren obrearen ganean idatzitakoa hain zuzen be.
Euskal Diaspora Sailaren barruan, New Yorkeko eta Boiseko euskaldunen inguruko liburu bana idatzi dau Gloria Totorikaguenak. Juan Manuel Azkona historialariak ‘Possible Paradises’ liburua idatzi dau, sail berean jasota dagoana.
Beste Antologiak sailean, Joseba Zulaikak ‘Oteiza’s selected writing’ atara dau argitara, Jorge Oteiza eskultoreak idatzitako testu batzuk ingelesera itzuli ostean.
Argitaratutako liburu honeez gan, Euskal idazleen obrak ingelesera itzuliko dabez Renoko Unibersidadeko Euskal Ikerketen Zentroak oraintsu martxan jarri dauan Euskal Literatura Sailaren barruan.
Bizkaie!
Testu Liburuak, Euskal Diasporea, Beste Antologiak eta Euskal Literaturea. Lau sail horreetan banatu dabez euskal gaien inguruan Renoko Unibersidadeko (Nevada, AEB) ‘Center for Basque Studies’ euskal ikerketen zentroak ingelesez idatzitako 20 argitalpenak. Durangoko aurtengo Euskal Disko eta Liburuen Azokan egon ziran salgai, aurreko astean Bilbon aurkeztu ostean.
Euskal gaien inguruan hainbat mintegi antolatzen dira urtean zehar Renoko Unibersidadeko ‘Center for Basque Studies’-en. Helburu nagusia bertako ikasleei euskal kulturea ezagutarazotea da, eta baita ekonomia, historia, zinema, ohiturak eta beste hainbat gai be. Mintegiak eskaintzeaz gan, gai horreek berbagai hartuta makinatxu bat lan plazaratu dabez. Berbarako, Gloria Totorikaguenak, Renoko Unibersidadeko irakasleak, azken hogei urte honeetan euskal herritarrak beste herrialde batzutara zergaitik emigrau daben aztertu dau: ‘Basque migration and diaspora. Transnational Identity’ da liburuaren izenburua. Cameron Watson historialari eskoziarrak, XVIII. mendetik honako jazoera politikoak oinarritzat hartuta, ‘Moderm Basque History’ lana plazaratu dau. Margaret Bullen-ek, beraren aldetik, ‘Basque Gender Studies’ idatzi dau, euskal gizartean emakumezkoen eta gizonezkoen rolak aztertzen dauzan obrea hain zuzen be. Jaume Marti-Olivella zine kritikari katalanak ‘Basque cinema, an introduction’ liburua idatzi dau, euskal zinearen historiaren ganean.
Estibalitz Amorrortu hizkuntzalariak euskerearen egoera soziolinguistikoaren ganean idatzi dau ‘Basque Sociolinguistics: Laguage, society and culture’ liburuan. Joseba Zulaikak, barriz, Guggenheim museoak Bilbon izan dauan eragina aztertu dau ‘Bilbao Guggenheim museoa’ argitalpenean.