Euskaldunok munduan  III. urtea // 88. zenbakia

Txileri bultzadatxua emon guran


Hizkuntza arloan be, loturea Txilegaz

Javier Madrazok egindako bidaia horretan bertan, Txilek Euskal Herriko elebitasunaren ganeko interesa erakutsi dau, eta bertako hizkuntza indigenak ez galtzeko ahalegina egiteko konpromisoa hartu dau.

Bizkaie!

Euskal Herriko Unibersidadeko bost ikaslek garapen egitasmoetan egingo dabe lan Txilen, Nazino Batuen Erakundeko CEPAL Latinoamerikarako eta Kariberako Batzorde Ekonomikoan, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri dauan ekimenari esker. Gaur egun, beste bost bekadun daukaz Eusko Jaurlaritzeak Andeetako herrialdean.

Jose Luis Machinea CEPALeko idazkaria eta Javier Madrazo Gizarte Gaietako sailburua Txilen batu ziran eta bertan lortu eben akordioa agintari biek.

Eusko Jaurlaritzeak eta EHUk zehaztu beharko dabe zeintzuk izango diran bekadunen ezaugarriak, baina antza bost ekonomista izango ei dira. Urte baterako joango dira Txilera, eta beste urtebetez berton egin ahal izango dabe lan, Txilen egingo diran CEPALeko egitasmoak antolatzen.

Orain arte, CEPALek beti egin izan dau lan estaduakaz, eta hau autonomia erkidego bategaz akordioa sinatzen dauan lehenengo akordioa izan da.