Euskal ordezkaritza zabala Habanako Nazinoarteko Azokan urriaren 31tik zemendiaren 7ra bitartean
Bizkaie!
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (SPRI) eta Gipuzkoako Merkataritza Bazkundearen eskutik eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lankidetzaz, 18 euskal enpresa Kubara joan dira Habanako Nazinoarteko Azokaren XXII. edizioan parte hartzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru lurralde historikoetatik (Arabako bi, Bizkaiko zortzi eta Gipuzkoako zortzi) joango diran enpresa horreek bederatzigarren Pabilioian (“Euskal Pabilioia” izenekoan) egongo dira eta Euskadiko industri sektore honeek ordezkatuko dabez: Zerbitzuak, Ingeniaritza, Makina-erreminta eta Energia, besteak beste.
ExpoCubako instalazinoetan Euskal Pabilioiaren inaugurazino ofiziala zemendiaren 1ean izan da eta bertan, Jose Ramon Fernandez Kubako presidenteordea eta Ministro Kontseiluaren burua, Aitor Cobanera SPRIko zuzendari nagusia eta Felix Iraola Gipuzkoako Merkataritza Bazkundearen zuzendaria izango dira.
Zemendiaren 2an, ExpoCubako Areto Nagusian, topaketea egingo da eta bertan Kubako 400 zuzendarik parte hartuko dabe. Bilera horretan, euskal ordezkariek (SPRI eta Gipuzkoako Merkataritza Bazkundea) Euskadiko Industri Birmoldaketearen prozesu historikoa azalduko dabe: "Eusko Jaurlaritzearen Industri Politikaren eboluzino historikoa" eta "Informazioaren enpresa eta teknologiak".
Habanako Nazinoarteko Azokan, datorren aste osoan, ekonomia eta industria edukina daben zenbait ekitaldi egingo dira, besteak beste, euskal enpresek euren produktuak aurkezteko, produktuoi aplikautako teknologia arloko barrikuntzak ezagutarazoteko eta, horrezaz gan, lankidetza hitzarmenak sinatzeko aukerea eukiko dabe.