Euskaldunok munduan  IV. urtea // 94. zenbakia

Eskoriatzar baten alabea da Latinoamerikako andrerik aberatsena


Forbes aldizkariaren esanetan, harrigarria da Emilio Azcarraga Jean Televisako presidentea ez egotea. Gaztelaniazko komunikazino talderik garrantzitsuena da Televisa eta, beste batzuen artean, Slim Helu eta Maria Asuncion Aramburuzabala bera dira akziodunak. Lorenzo Zambrano Cementos Mexicanos (Cemex) enpresako presidentea eta Eugenio Garza Laguera Alfa Taldeko presidentea be agertzen dira Forbes-en zerrendan, baina Maria Asuncion Aramburuzabala da emakume bakarra, 1.500 milioi dolarregaz. Dirutza hori Felix Aramburuzabala Lazcano-Iturburuk (Eskoriatza, 1866 - Mexiko 1972) egin eban batez be. Braulio Iriarte nafarrak sortutako Modelo zerbeza-enpresako akzioduna zan Aramburuzabala. Gaur egun, alabeak enpresearen administrazino-kontseiluan parte hartzen dau, Televisa Taldeko akzinoak daukaz eta beste hainbat inbersino daukaz Tresalia enpresearen bidez.

Bizkaie

Latinoamerikako persona aberatsenen zerrendea argitaratu dau Forbes negozio-aldizkariak. Lehenengo 25 postuetan 11 mexikar dagoz eta, aldizkariaren arabera, horreen danen artean 35.500 miloe dolar (2002an baino 11.500 miloe dolar gehiago) daukiez. Latinoamerikako aberatsenen zerrenda horretan emakume bakarra dago: Maria Asuncion, Arantza, Aramburuzabala, Felix Aramburuzabala Ameriketara joandako eskoriatzarraren alabea.