Euskaldunok munduan  III. urtea // 82. zenbakia

Euskal kulturea Austrian


Urriaren amaieran ospatu zan zikloan Itxaro Borda be egon zan. ‘I walk the line’ ipuina irakurri eban berak, eta baita ‘Sinfonia Urdina’ elegia be, Luisa Villalata idazlearen omenez idatzitakoa eta inoiz argitaratu bakoa.

Koldo Izagirre eta Tapia eta Leturia be izan ziran Salzburg-en. Izagirre idazleak bere obrea erakutsi eutsen austriako herritarrei. Tapiak eta Leturiak, barriz, euren disko-bilduman oinarritutako kontzertua eskaini eben.

Zikloaren arduradunek holan eskatuta, itzultzaile lanetan Gabi Schewab ibili zan. Berak, ikus-entzuleen ulermena erraztekotan, bertan irakurritako hainbat testu alemanerara itzuli ebazan. Schewab-en lanean oinarrituta, ganera, Salzburg-eko Literaturhaus erakundeak itzulpen honeek argitaratu egingo dauzala jakinarazo dau.

Joanak joan, oraindino ez da zikloa amaitu, eta zemendiaren 19ra arte Begoña Zuberoren argazki-erakusketea egongo da ikusgai Fotoausstellung ikusgelan. ‘Bilbao’ izenburupean, bertara hurreratzen diran guztiek argazki bikainez gozau ahal izango dabe.

Bizkaie!

Urtero-urtero, Literaturhaus zentruak Europako hizkuntza bat oinarritzat hartuta kontzertuak eta errezitaldiak eskaintzen dauz. Austrian (Salzburg-en) egiten dan musika eta literatura-zikloa oso ezaguna da Europan, eta helburu nagusia batez be bertako publikoari aukeratutako hizkuntzea ezagutarazotea da.

Aurtengo edizinoan, urriaren amaieran, ‘Europako ama hizkuntzak’ izenburudun zikloan euskerea aukeratu eben aztergai. Holan ba, Salzburg-eko herritarrek Julio Medemen donostiarraren ‘Euskal pelota: larrua harriaren kontra’ dokumentala ikusi ahal izan eben. Ostean, poesia eta musikea buztartzen dauzan ikuskizunak Ruper Ordokika eta Bernardo Atxaga batu ebazan taula ganean.