Argentinako EKIN euskal argitaletxea eta Txalaparta alkarlanean
Horrezaz gan, Durangoko Azokan Inglaterra y los vascos (Ingalaterra eta euskaldunak) Manuel de Irujoren liburua barriro argitaratuko dabe, lehenengoz argitaratu ebenetik 60 urte pasau ostean. Lan horregaz hasiko dabe EKINek eta Txalapartak alkarlanean argitaratuko dabezan liburuen bildumea. Ekimen horren bidez, EKINen katalogo historikoa gaurkotu eta liburu interesgarrienak berreskuratu gura dabez argitaletxe biek.
Bizkaie!
Durangoko Azokan aurkeztuko dabe lankidetza-hitzarmena Argentinako EKIN euskal argitaletxeak eta Nafarroako Txalaparta argitaletxeak. Akordio horren bidez, EKINek erbestealdian plazaratutako hainbat liburu argitaratuko dabez barriro.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan EKINen azken liburu eta bilduma osoak jarriko dabez salgai. Aspaldiko milaka liburu dira eta historiaren eta euskal liburuen zaleentzako aukera parebakoa izango da. Izan be, horreetako asko daborduko agortuta dagoz eta oraingoz behintzat, ez dira barriro argitaratuko.