Euskaldunok munduan  III. urtea // 84. zenbakia

Euskerea Berlingo Expolingua azokan


Eusko Jaurlaritzeak aurretik be jarrita eukazan azoka honetan erakuslekuak. Frankfurten hasi eban ibilbidea azoka honek eta lehen ekitaldietan euskereak bere txokoa izan eban. Alemaniaren batasunagaz, azokea Berlinera pasau zan, eta azken urteotan bertan izan da Eusko Jaurlaritzea.

Beste alde batetik, aste honetan bertan, Berlingo Freie Unibersidadean bilerea egin dabe bertako irakasle eta arduradunek eta Euskal Herritik joandako Kultura Saileko ordezkariek. Aurrerantzean euskereak eta euskal kulturak Berlinen eta inguretan izan leiken lekua aztertu dabe, beste gai askoren artean.

Bizkaie!

Expolingua Hizkuntza eta Kulturen Nazinoarteko Azokea egin barri da Berlinen pasa dan astean, zemendiaren 12tik 14ra arte hain zuzen be, eta bertan, euskerea eta euskal kulturea ezagutzera emoteko, Jaurlaritzeak erakuslekua euki dau jarrita.

Lorea Bilbao Euskerearen Sustapenerako zuzendariaren ardurapean, Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen ordezkaritzea egon da bertan. Horrezaz gan, euskerearen inguruan antolatu diran hainbat mintegitan parte hartu dabe.

Berlingo Expolingua azokeak 17 urte bete dauz. Europako erdialdean antolatzen dan hizkuntza eta kulturen ganeko feria nagusia da.