Euskaldunok munduan  II. urtea // 36. zenbakia - 2003ko urriaren 15a

New York-eko Euskal Etxearen 90. urteurrena


Bizkaie!

Euskaldunek aspaldi egin eben salto ameriketara eta horren erakusgarri, hor dago New York-eko Euskal Etxea. Zentrurik zaharrena izan ez arren, New Yor-eko Euskal Etxeak orain egun batzuk, urriaren 12an 90 urte bete ebazan. Data gogoangarriaren harian, ekitaldi ugari preparau ebezan. New York-eko Euskal Etxearen eta Ameriketako Euskal Ikasketen Elkartearen egoitza Brooklyn Auzoan dago eta urteurreneko ekitaldi nagusienak bertan ospatu ebezan.

Ekitaldi nagusienen artean, hunkigarria izan zan urteetan zehar Euskal Etxearen alde eta, oro har, euskal kulturearen alde egin daben eta egin ebenen beharra saritzekoa. Aberasturi hiru anaiek New York-eko Euskal Etxearen alde egindako beharra aintzatetsi eben lehenengo eta Euskal Etxeko Burua izandako Juan Angel Landaburu be gogora ekarri eben. Horreezaz ganera, Mario Saleguik bere liburuen bitartez euskal kulturea zabaltzeko egindako beharra saritu eben.

Azken buruan, Euskal Herritik milaka kilometrora baina euskal nortasunari eutsiz, holakoetan ohikoa dan lez, mahai baten inguruan emon eutsien amaierea ospakizunari.