Euskaldunok munduan  II.urtea // 34. zenbakia - 2003ko irailaren 15a

Ainhoa Arteta sopranoa eta Martin Ugalde idazlea 2002ko Euskaldun Unibersal


Aurkezpen larregirik ez dabe behar gipuzkoar bi honeek baina badaezpada, hona hemen jakingarri batzuk:

Ainhoa Arteta, munduan zehar ezaguna dan sopranoa Tolosan jaio zan 1964ko irailaren 24an.

Bost urtegaz Maria Callasen disko bat entzun ebanean sortu jakon musikarako garra. Geroago, aitak Tolosan sortutako koruan hasi zan kantari.

Donostiako konserbatorioan ikasketak egin ostean, 18 urtegaz Italiara egin eban salto kantu ikasketak egiteko. Pavarottiren maisuagaz ibili zan. 1987an, Aldundiaren beka bati esker, New Yorkera joan zan interpretazino ikasketak egiten. Pare bat urte geroago, New Jersey-ko Opera Music Theater lehiaketea ospetsua irabazi eta mundu mailako zirkuitoan sartu zan. 1991n, barriz, 'La Traviata' obran Violeta Valery-ren personaia eskaini eutsen eta kritikoen aintzatespen eta goraipamen berbak jaso zituan. Hortik aurrera, azken hamabi urteotan mundu osoko eszenatokietan erakutsi dau bere ahots ederra.

Martin Ugalde, Andoainen jaio zan 1921ean eta bere bizitzako zatirik handiena erbestean egin dau.

Munduan zehar euskal kulturea eta hizkuntzea zabaltzen sekulako beharra egin dau eta kazetari eta idazle legez atara dau bizimodua. Erbesteko Eusko Jaurlaritzako sailburu izan zan eta Franco hil ostean bueltau zan Hondarribira. Deiako erredaktore buru be izan zan 1978an. Horrezaz ganera, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetako bat izan zan. Lanbidez kazetaria izan arren, zenbait liburu ditu argitaratuta.

Labur esateko, euskal kulturearen eta euskerearen maitale amorratua da eta euskaltzaleon eredu.

Bizkaie!

Eusko Jaurlaritzeak eta Euskadiko Kutxak munduan Euskal Herriaren irudi positiboa zabaltzen aparteko ahaleginak egin dituen lagunak saritzeko urteroko sari banaketan, 'ex aequo' aukeratu ditue Ainhoa Arteta Tolosako sopranoa eta Martin Ugalde Andoaineko kazetari eta idazlea. Saria urteetan egindako beharraren aintzatespena bera da baina Xabier Santxotenak diseinatutako eskulturea be jasoko dabe Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren eskutik. Ekitaldia datorren urriaren 16an izango da.

Aitagarria, lehenago be, 2001ean hain zuzen be Lan Onari saria jaso ebela Ainhoa Artetak eta Martin Ugaldek.