Euskaldunok munduan  II. urtea // 37. zenbakia - 2003ko zemendiaren 1a

Norbert Tauer (Pilsen, 1898-Praga, 1983) euskaltzale txekiarraren gutunen fondoa jaso dau Eusko Ikaskuntzak


1955ean Euskaltzaindian sartu zan. Zenbait urte geroago, Euskaltzaleak euskaraz idatzitako gutunen lehiaketan saritu eben eta 1962an Ekin argitaletxeak horreen antologia argitaratu eban "Bere idazkiak" izenburukoa. Bizitzan zehar, hainbat euskal aldizkaritan kolaboratzaile izan zan.

Bizkaie!

Argentinan euskal kulturea sustatu eta zaintzeko asmoz Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaleak elkarteak sinaturiko hitzarmenaren esparruan, "Norbert Tauerren gutunak" dokumentu fondoa jaso dau Eusko Ikaskuntzak.

Modu honetan, gutunen geroko kontserbazino eta erabilereari begira, modurik egokienean aztertu, katalogau, digitalizau eta preparauko ditu Eusko Ikaskuntzak. Fondo hori Euskomedia Fundazinoaren Euskal Kulturarako Informazino Zerbitzuaren osogai bihurtuko da, Eusko Ikaskuntzako iturriek baieztu dauenez.

Norbert Tauer (1898-1983) txekiarra euskaltzale nabarmena izan zan. Bere herrialdeko diplomatiko legez Madrilen bizi zala, 20ko hamarkadan, izena emon eban Eusko Ikaskuntzak uri horretan antolatutako euskara katedran, Escalera Maidagán irakasle zala. Handik aurrera, etenik bako hartu-emonak izan ebazan Euskal Herriagaz.