Euskaldunok munduan  II. urtea // 37. zenbakia - 2003ko zemendiaren 1a

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak Munduteguy eta Odriozola nabigatzaileak babestuko ditu "Jacques Vabre" estropadan


Bizkaie!

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saila Didier Munduteguy eta Juan Mari Odriozola euskal nabigatzaileak babestuko ditu ozeanoz gaindiko "Jacques Vabre" estropadan, Euskadiko Kirol Portua (EKP) enpresa publikoaren bitartez.

Estropada, Frantziako Le Havre portuan hasi eta, ekuatorea eta barealdi ekuatorial beldurgarria zeharkatu ondoren, Bahiako Salvadorren (Brasil) amaituko da. Zemendiaren 1ean abiatuko da eta hilabete inguru luzatuko da.

Estropada honetan, marinelek binaka hartuko dabe parte. Munduteguyk eta Odriozolak aurtengo udan euskal kostaldean ikusi eta bisitau ahal izan dan "60ème SUD" belaontziagaz hartuko dute parte.

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailaren babesak helburu bikoitza dauka. Alde batetk, belaontzi bidezko nabigazinoa bultzatzea bilatzen dau; eta bestetk, Euskadik kanpoan daukan irudia garatzea eta portu-azpiegitura turismo nautikoarentzako leku erakargarri legez aurkeztea.

Euskadiko Kirol Portua S.A., Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) kirol-portuak sustatzeaz arduratzen dan Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren soziedade publikoa da.