Euskaldunok munduan  II.urtea // 34. zenbakia - 2003ko irailaren 15a

Mercedes Mendive akordeoilariaren lehen diskoa laster AEBetan salgai

Diskoaren aurkezpen kontzertuekaz jarraituz, zemendiaren 1ean Gardnervillen, St. Galls Community Center-en eskainiko dauena nabarmendu behar da. Carson Valley-ko Merkataritza Ganbararen ekinbidez antolatutako kontzertua izango da.

Bizkaie!

Euskal jatorriko familia baten magalean, Nevadako Elkon jaio zan Mercedes orain 30 urte eta orain arte AEBetako bazterrak alaitzen ibili ondoren, diskoa grabetako aukerea ez dau alperrik galdu. Euskal-iparamerikar akordeoilariak dagoeneko grabau ditu bere lehenengo diskoa osotuko daben kantuak eta era honetako lehenengo esperientzia izan arren, pozik geratu ei da diskoagaz.

Esandako moduan, azken urteotan Elko zein Nevada, Idaho eta Kaliforniako beste herri batzuetan egin izan diran Euskal Jaiak eta bestelako jaialdi eta ekitaldiak alaitu ditu eta, oraintsu, diskoaren grabazinoa tarteko, San Antonioko (Texas) Nazinoarteko Akordeoi Jaialdian parte hartu dau goi mailako beste akordeoilari batzuekaz batera.

Hemetik aurrera nahiko lanpetuta ibiliko da seguru eta horren erakusgarri, Mercedes Mendivek bere lehen diskoaren promozinorako kontzertu asko daukaz berbatuta. Biraren aurkezpena Elkon izango da irailaren 20an, besteak beste, Elkoko Trikitixa Txapelketako irabazleakaz eta Euskal Herritik joandako Tapia eta Leturiagaz batera. Great Basin College-k antolatuta 'Celebrating Our Heritage' Jaialdia irailaren 16tik 20ra bitartean izango da Elkon. Egitarau betea preparau dabe era guztietako ekitaldiakaz baina garrantzitsuenetakoa eta jente gehien bilduko dauenetako bat irailaren 20ko musika jaialdia izango da.