Dave Bieterrek bere hautagaitzea aurkeztu dau Boiseko alkatetzarako
Idaho iparramerikar Estaduko Ordezkarien Ganbarako euskal jatorriko Dave Bieterrek Boiseko alkatetzarako hautagaitzea aurkeztu deutse herritarrei. Dave Bieter Boisen jaiotakoa da baina euskal familia baten babesean. Gogoratuko dozuenez, orain urtebete bazterrak astindu ebazan Dave Bieter ordezkari demokrata gazteak eta 52 urteko jardun publikoan, parlamentario, speaker eta 1967tik Idahoko Estadu Idazkaria izan dan Pete Cenarrusak adostutako testuak. Euskal Herriko gatazka giroaren konponbidean garautxua ipini guran, hiru puntuz osotutako proposamena edo Joint Memoriala aurkeztu eutsen Idahoko Erakunde Legegilearen Estadu Gaien Batzordeari; proposamena hiru puntukoa zan: biolentzia era guztiak gerarazotea, bake prozesu bat abiarazotea eta euskaldunek autodeterminazinorako daben eskubidea aintzatestea. Aho batez onartu eben Idahoko Ganbaran Bieterren proposamena.
Bizkaie!