Euskaldunok munduan  II. urtea // 28. zenbakia - 2003ko bagilaren 15a

Caracasen oraintsu hil da Fernando Carranza, Venezuelan Eusko Jaurlaritzako ordezkaria izandakoa


Gaiaren harian, Venezuelako euskaldunak eta Euskadin bizi diran venezuelarrak bagilaren 28an alkartuko dira Galdakaoko Elexalde Auzoan

Urteroko hitzordua da eta, aurten be, urte barruan hildakoak (azkena, Fernando Carranza) gogoratzeko eguerdiko 13:00etan hasiko dan mezeagaz hasiko dira ekitaldiak. Ondoren, 14:30etarako bazkaria preparau dabe Elexalde Sagardotegian. Izena emoteko edo informazino gehiagorako, hona hemen telefono zenbakia: 653-015813.

Bizkaie!

Jose Antonio Agirre eta Jesus Maria Leizaola Lehendakariakaz, erbestean euskal gobernuaren Venezuelako ordezkaria izandakoa, Fernando Carranza orain egun batzuk hil zan Caracasen.

Bizkaian, Portugaleten jaio zan familia liberal baten babesean. Gaztetan, Madrilen Zuzenbide ikasketak egiten egoala, Jesus de Galindezegaz hartu-emonetan hasi zan eta, handik denpora gitxira, Euskal-Piriniar Brigadan sartu ziran biak. Gerra Zibilaren ondoren, Venezuelara iges egin behar izan eban eta han luzaroan ekin eutson erbesteko euskal gobernuari laguntzeari eta babesteari. Urteetan egon zan beharrean eta Karlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza Lehendakarien agintaldietan be makinatxu bat behar egin eban. Gauzak holan dirala, urteetan egindako beharra saritu guran, Franco diktadorea hil osteko Eusko Jaurlaritzearen lehenengo bileran, zilarrezko erretilua jaso eban.