Txileko idazleen berpizkundea
Carlos Aldunate eta Leonel Lienlafek "Voces Mapuches" liburua argitaratu dabe alkarregaz
Carlos Aldunate abokatu eta arkeologo nafarrak 'Voces Mapuches' liburu elebiduna argitaratu dau Leonel Lienlafen laguntzinoagaz. Liburu honetan mapuche herriaren mundua azaltzen da bi hizkuntzatan, gaztelaniaz eta mapudungun hizkuntzaz, bere biztanleen testigantza, olerki eta kontuekaz.
Adunatek, Txileko Kolonaurreko Arte Museoaren zuzendariak, herri hori ezagutzeko kanpoko ikuspuntu akademikotik aldendu eta mapuche munduko errealidadeari lekua ixteko ideia azpimarratu eban.
"Ikasketa antropologikoetan, normala da herri honeek adituek deskribidutea baina oso ondo trebatuta egon arren, gatxa da kanpotar batentzat kultura horren barru-barruko atalak ondo azaltzea. Liburu honetan, mapucheei euren hizkuntzea eta geurea erabilteko aukerea emon deutsegu" esan eban.
Bizkaie!
Isabel Allende Llonaren El reino del dragón de oro liburua aurkeztu dabe Txilen
Isabel Allende Llona idazle ezaguna geratu barik dabil hara eta hona liburu barria aurkezten. Oraintsu, San Frantzizkon (AEB) egon ostean, Txile jaioterrira hurreratu zan bertan dituan milaka irakurleen gozamenerako.
Allende, Txilen liburu gehien saltzen daben idazleetako bat da Txileri buruzko 'Mi país inventado' liburua idatzi ebanetik.
Idazlea Agustin de Llona y Belausteguiren familiakoa da. Agustin XIX. mendean joan zan Gipuzkoatik Txilera eta Josefa Albizu Reynals euskaldunagaz ezkondu zan bertan.