Latinoamerikako euskal gizataldeetako gazteen formazinorako laguntzino-programea martxan
Laguntzinoak jasoteko nahitaezko baldintzak honakoak dira:
- Atzerrian bizi eta euskalduna izatea edo euskal jatorrikoa izanik, espainiar naziotasunekoa izatea.
- Aintzat hartutako euskal etxeren bateko kide izatea.
- Deialdia egin aurretik 18 urtetik gorakoa izatea eta 40 urte baino gazteagoa.
- Prozedura zigortzaileetan eta/edo epai-prozeduretan nahastauta ez egotea.
- Euskal Etxeetako bazkideen kasuan, derrigorrezkoa izango da gitxienez urtebeteko antzinatasuna.
Eskabideak ondoko helbidera bialdu behar dira:
Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritza Orokorra
Lehendakaritza
Navarra, 2
01007 Gasteiz
Eskabideak aurkezteko epea 2003ko garagarrilaren 28an, eguerdiko 12:00etan amaituko da eta hortik aurrera jasotako eskabideak ez dira onartuko.
Edozelan be, informazino gehiago behar izan ezkero, bagilaren 28tik aurrera programea araupetzen dauen dekretua, eskabide-orriak eta zalantza guztiak argitzeko helbide elektronikoa topauko dozuez ondoko helbidean: http://www.lanbide.net
Bizkaie!
Euskal Etxeak Virtual
Orain hilabete batzuk Eusko Jaurlaritzako Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritza orokorrak atzerrian bizi diran euskal gizataldeei inkesta berezia helarazo eutsen zenbait laguntzino jasoteko aukerearen aurrean, gizatalde horreen egoeraren barri izateko. Gaur egun, inkestako datuak aztertzen dagoz baina azpimarratzekoa izan da parte-hartzea, izan be, ia-ia 13 mila lagunek, zehatz esateko 12.780 lagunek erantzun dabe. Azterlaneko datuak edo ondorioak garagarrilean emongo ditue ezagutzera Gasteizen egingo dan Euskal Gizataldeen Kongresuan.
Bien bitartean, programa jakin batzuk abiarazo ditue honezkero, besteak beste, Euskadin Latinoamerikako euskal gizataldeetako gazteen formazinorako laguntzinoen ganekoa edota Euskal Etxeei emon beharreko diru-laguntzen ganekoa. Beka deialdi edo programa honek izan dauen erantzuna ikusita, oraintsu Gobernu Kontseiluak aitatutako laguntzinoen dekretu araupetzaileak onartu zituan.
Formazino programeari esker, interesatuek formazino osogarria doban jasoko dabe ikastaro edo jarduera desbardinen bitartez eta, batez be, Unibersidadeko Masterretan, goi eta erdi mailako formazino zikloetan zein lanerako prestakuntza zikloetan. Oraingo deialdirako lehenespenezko arloak ondokoak izango dira: fabrikazino mekanikoa, elektrizidadea eta elektronikea, mantenimendua eta produkzinoko zerbitzuak, informatikea, telekomunikazinoak, eraikuntza eta obra zibila eta ostalaritza eta turismoa.