Euskaldunok munduan  II. urtea // 36. zenbakia - 2003ko urriaren 15a

Euskal Gobernuak 65.000 euro bideratu ditu diasporako euskaldunei laguntzeko

Dekretuan zehatz adierazitako baldintzak beteten dabezan lagunek Euskal Etxeetara jo beharko dabe eskabideen konbalidazinoa eta tramitazinoa bideratzeko. Euskal Etxeetako bazkideak euren zentruetara jo beharko dabe informazino eske eta eskabideak aurkezteko eta Euskal Etxeetako bazkide ez diran Euskal Kolektibidadeetako kideaek euren lurralde edo eskualdeko hurren daben Euskal Etxera joango dira. Lurraldean edo eskualdean Euskal Etxerik ez daben lagunek, ostera, herrialdeko beste edozein Euskal Etxetara joatea, beste erremediorik ez dabe izango.

Bizkaie!

Diasporako euskaldunen bizitza kalidadea hoibetzeko asmoagaz, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak oraintsu onartu eban 65.000 euroko dirutzea premina gorrian dagozan diasporako euskaldunak laguntzeko.

Idoia Zenarruzabeitia Lehendakariordeak jakinarazo dauenez, laguntzino hori jasoteko baldintza batzuk betetea nahitaezkoa izango da, besteak beste, euskal kolektibidadekoak dirala egiaztatzea, atzerrian bizitzea, oinarrizko laguntzino zerbitzuak jasoteko ezintasuna edota premina gorrian egotea.

Era berean, herrialdeko batez besteko errentaren arabera, familiaren egoera ekonomikoa eta osasun arloan izan daiteken larritasuna be kontuan hartuko dira. Bestalde, etxebizitza partikularretan bizitzea be derrigor bete beharreko baldintza da.