Euskaldunok munduan
II. urtea // 24. zenbakia - 2003ko apirilaren 15a
Kultur trukerako akordioari esker, Euskadiko eta Quebec-eko kulturak hurrago
'Deabru Beltzak' bilbotarrak Montrealera
Beste alde batetik, Barto, Kanadako akrobata komikoa Euskal Herrira etorriko da garagarrilean eta 14 udalerritan eskainiko dau bere ikuskizuna.
Eusko Jaurlaritzeak eta Kanadako Quebec-eko gobernuak kultur trukerako akordioa sinatu dabe orain gitxi eta lankidetza horren lehenengo emoitzak datorren udan igarriko dira, izan be, Bilboko 'Deabru Beltzak' antzerki taldeak 'Juste Pour Rire' izeneko munduko antzerki jaialdi ospetsuenean, Montrealen parte hartuko dau datorren garagarrilaren 10etik 20ra bitartean; 'Deabru Beltzak' taldeak 'Les tambours de feu' muntaia musikala eskainiko dau. Akelarreko Aker protagonistea dauen istorio probokatiboa da talde bilbotarrak eskainiko dauena eta tanbor hotsak eta piroteknia indartsua be ez dira faltako.