Euskaldunok munduan  II. urtea // 25. zenbakia - 2003ko maiatzaren 1a

Argentina eta Txileko Euskal Etxeak Sarean


Txileko Valparaisoko Euskal Etxea

Pasa dan apirilaren 13tik aktibo dago Valparaisoko Euskal Etxearen web orria. Zentruaren jarduera eta jaialdien gaineko informazinoaz ganera, Euskadiko azken orduko albisteak, historia zein gastronomiako kontu eta bitxikeriak eskaintzen ditu. Bestalde, datorren maiatzaren 25ean, Valparaisoko Euskal Etxearen 60. urteurrena beteko dala gogorarazoten dabe eta, data gogoangarriaren harian, egitarau potoloa preparau dabela. Hona hemen, Txileko Valparaisoko Euskal Etxearen web orria:

http:www.euskoetxea.cl

Bizkaie!

Argentinako, Santa Fe-ko Zazpirak Bat

Interneten tartetxu bat, web orria edo dana dalakoa izatea gauza arrunta da gaur egun baina munduan zeharreko Euskal Etxeen artean, gitxi batzuk baino ez dira Sarearen aldeko apustua egin dabenak; hori bai, zorionez, gero eta gehiago dira eta oraintsu jakin dogu Argentinako Zazpirak Bat Euskal Etxearen eta Txileko Valparaisoko Euskal Etxearen kontuak Sarean kontsultau daitekezala.

Argentinako Santa Fe probintzian, Rosarion hain zuzen be, Zazpirak Bat Euskal Etxea dago eta oraintsu jakinarazo dabe bertatik honezkero Interneten dagoala Zazpirak Bat Euskal Etxearen web orria. Gune horretan, zenbat-gura informazino topauko dozue: Euskal Herriko barri eta kontuen gainekoa zein Euskal Etxeak antolatzen dituan ekitaldien gainekoa; horrezaz ganera, bisita birtualak egiteko aukerea be eskaintzen dau. Badaezpada, hona hemen helbidea:

http://www.zazpirakbat.com